XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Har ezazu gorri horietako bat. Baina itzuli bezain laster, dentistarenera, entzun duzu, Jim, laztana?

- Primeran zaintzen nauzu, Panpina -esan zuen Jimek, pilula gorria irentsi aurretik.

Bere atzean barre algara bat entzun zuen. Rafaellaren barrea, alegia.

- Jim laztana? Panpina? Horra hor, azkenean, Temerario kapitain ausartaren maitale sekretua.

Bere buzo zuriaz jantzita, Jimen alboko beste aulkian eseri zen, barrez lehertzear zegoela.

Ez zirudien, ordea, kapitaina batere pozik zegoenik.

- Nahiago Panpina, buzo zuriz jantzitako sasijakintsu harrosko bat baino -bota zion, muturturik.

Rafaella Gambardellak berriz ezin zion barreari eutsi, beraz, kapitainak entzungor egin zuen, neska bertan ez balego bezala.

- Aurrera, Panpina, jolas gaitezen galdera logikoetara.